2015(e)ko otsailaren 16(a)

Martxoak 8 egunez egun

Orain arte egindakoa asko bada ere, berdintasuna guztiz errealitatea bihurtzeko asko falta da; horixe gogoratzeko, munduan, egun aldarrikatzaile bat dugu: Martxoak 8a.


Ikastetxeetan ere, egun aldarrikatzailea izatea nahi dugu: gure ikasleek testuinguru guztietan desberdintasuna ikas dezaketen moduan, aukera izan behar dute berdintasuna eta berdintasunean ikasteko.
 
Asmo honekin, ikaste testuinguru horietatik aurten lan egiteko bat aukeratu dugu, ikus-entzunezkoa, eta ikusentzunezko mezuen gaineko ekintza batzuk garatzea proposatzen dizuegu.

Baita azpimarratu nahi genuke Martxoaren 8 inguruko egunetan lan egiteaz gain, ikasturtean zehar ere aintzakotzat hartzen dugula beste iragarkiak, abestiak, filmeak… kritikoki aztertzea eta erantzun aktiboak sustatzea.

Materiala eskuratzeko klikatu hemen

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina