2015(e)ko abenduaren 13(a)

Mobile learning eta dispositibo mugikorrak ikasgeletan

-Mobile Learning zer da?
-Dispositibo mugikorrak (tabletak, sakelako telefonoak...) gelan erabiltzeko egokiak dira?

Honen inguruan eta  beste gai batzuen artean hitz egiteko, Donostiako Berritzegunean ikastaro bat antolatu da eta gurekin Isidro Vidal Uraga, Berritzegune Nagusiko IKT teknikaria egon da.

Saioaren hasierako zatian, galderak eta erronka batzuen aurrean jarri gaitu:
1. Gelan TAC-IKTak erabiltzerakoan nola egiten dugu lan?... digital edo digital on line?
Digital on-line erabilerak honako ezaugarriak, besteak beste, dakartza:
  • Kolaborazioa
  • Erabiltzailean zentratzea
  • Konpartitzea
  • Konektibitatea
  • Komunitatean parte hartzea
Eta honekin batera  erabaki batzuk hartu beharra:
  • Euskarrien aukeraketa
  • Kanal multimedien beharrak 
  • Identitate digitalaren aurrean nola jokatu
  • Gelako rolen aldaketa( ikasle-ikasle eta ikasle-irakasleen artean)
  • Espazioen berantolaketa
2. Irakaslearen PLEa zertan datza? Honen inguruan ere zenbait argibide eman dizkigu.



Saioaren bigarren zatian, dispositibo mugikorrekin batera, dantzan jarri gara eta QR kodeak erabiliz, on-line jarduera batzuk, taldeka, egin ditugu.

Bukatzeko, ikasleekin egokiak diren aplikazio batzuk aipatu ditu eta bideo hau ikusi dugu:
"Del libro a la pantalla"




Konklusio moduan gai honen inguruan ikastetxeetan eztabaida sakonak egin behar direla ikusi dugu baita trenbide honetara zer bide-trena hartuko dugun ere.

Eskerrik asko Isidro baita zurekin etorritako laguntzaile ezinhobeak ere (Nere Inda eta Jose Manuel Lopez)
Esteka hauetan Isidrok saioan erabilitako aurkezpena eta gehiago sakontzeko dokumentuak denon eskura jarri ditu.

AURKEZPENA
Gehiago jakiteko dokumentuak
Jarraituko dugu kontaktuak SAREAN!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina